XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ahariak saltzen dituena, ez da?

Hurrengo goizean han doa Antxon Untzetara.

Aitagatik galdetu du.

Ahari bat erosiko omen lioke.

Antxonen hitzak aitarengana zuzentzen dira: begiak, berriz, leihora, atariko atera, baserri inguru guztitara ea bezperako neska noiz agurtuko, ea bezperako neskari irrifar urduria noiz eskainiko.

Baina neska ez da ageri eta aitak, bitartean, luzatu dizkio Antxoni ahari guztien dohain eta prezioak.

Ordubete igaro da eta ez da neskarik ageri, ez du Antxonek aitari ezer galdetzeko ausardiarik; ordu t'erdi eta neskaren aitak: - Aizak, aizak! Ez zeukeat berriketetarako gogorik!

Antxonek ea beste egunen batean tratua itxiko al duten eta aitak ezetz, orduntxe bertan itxi behar dutela tratua edo, bestela, etorritako bidetik aldegiteko.

Antxonek zortzi mila duro eman ditu ezertarako behar ez duen ahariagatik.

Eta han doa etxerantz, aharia sokatik lotuta atzetik duelarik.